Lanbidek hirukoiztu egingo du lan taldea
GASTEIZ. Lanbidek 175 langile kontratatuko ditu langabeen orientazioan aritu daitezen. Horietatik 115 aste honetan bertan hasi dira, eta gainerako 60ak irailaren 1ean ekingo diote lanari. Ordutik aurrera, beraz, 245 langile izango ditu enplegu zerbitzuak. «Orientatzaile bakoitza langabeentzat gida bihurtuko da», esan du Gemma Zabalera Lan sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu