Lanbiden txartel salmenta ikertzeko eskatu dute
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak eskatu du Lanbideko hainbat bulegotan ustez izaten ari diren txartelen salmentak ikertzeko. Txanda hartzeko txartelak saltzen ari direla jakinarazi diote, eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari eguneko lehen orduetan zaintza ezartzeko eskatu dio Lan Sailak. Gasteizko bi bulegotatik eta Bilboko beste bitatik jaso dute abisua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu