lanbide

Lanbideren kudeaketa "negargarria" salatu dute langileek

Bilbon, Gasteizen eta Donostian protestak egin dituzte, sindikatuek deituta.

Lanbideko langileen protesta, Donostian. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 29a
12:31
Entzun

Eusko Jaurlaritzak negoziazio prozesuan duen jarrera "itxia" salatu dute Lanbideko langileek. ELA, CCOO, LAB eta UGTk deituta, manifestazioak egin dituzte arratsaldean, eta adierazi dutenez, zerbitzu publikoaren kudeaketa "negargarria" izan da hura martxan jarri zenetik.

Soldaten jaitsierak salatu dituzte, eta mobilizatzeko beste hainbat arrazoi ere zerrendatzen dituzte: nahitaezko lanpostu lekualdaketak, formazio zentroen desagerpena eta aldi bateko langileak kanporatzea, besteak beste. "Horrek guztiak Lanbidek eskaintzen duen zerbitzua hondatzea dakar, eta zuzenean egingo die kalte herritarrei", azaldu dute.

Haien arabera, Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren erreforma "atzerakoienak" ezartzen ditu, eta, ondorioz, langileen "lan baldintzak okertzen" ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.