29.140 sarrera eta 90.259 ostatu gau izan dira guztira landetxeak aurtengo abuztuan landetxeetan; alegia, pandemiaren urteko abuztuan baino %58,8 sarrera gehiago egon dira, eta %41,6 ostatu gau gehiago, Eustaten datuen arabera. Gainera, 2019ko abuztuko datuak gainditu dira sarreretan; hau da, pandemiaren aurreko urteko abuztuan, %23,8ko igoerarekin, eta ostatu gauen kopuruari dagokionez, antzekoa izan da.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeetan ostatu hartu duten pertsona gehienak Espainiako eta Kataluniako herritarrak izan dira: 26.069 (%89,5). Beste %10 (3.07) Europako beste herrialde batzuetatik iritsi dira. Ostatu gauei dagokienez, banaketa oso antzekoa izan da: %91 Espainiako eta Kataluniako turistena izan da. Aurreko urteko abuztuarekin alderatuta, %58ko gorakada egon da Espainiako eta Kataluniako turisten sarreretan, eta %65koa gainerako atzerritarren artean.
Apartamentuak
Apartamentu turistikoak direla eta, aurtengo abuztuan, sarrerek eta ostatu gauek honako kopuruak utzi dituzte: 14.413 eta 54.070, hurrenez hurren. 2020ko abuztuarekin alderatuta, sarreren igoera %545ekoa izan da, eta ostatu gauena, %54koa. Erreferentzia 2019ko abuztua bada, COVID-19aren aurretikoa alegia, sarrera eta ostatu gauen kopuruak gora egin du, %22,7 eta %22, hurrenez hurren. Beraz, pandemiaren zuloa atzean utzi du abuztuak.
Espainiako eta Kataluniako sarrerek %46,7 egin dute gora urte arteko tasan, eta gainerako herrialdeetakoek, %46,7. Ostatu gauen kasuan, gorakada %52koa izan da gertuko turisten kasuan, eta %65koa Bidasoaz besteko herrialdeetako turisten kasuan.