Laneko segurtasuna

Laneko segurtasunari buruzko nazioareko biltzarra egingo du Osalanek Donostian

'Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko II. Biltzarra' antolatu du Osalanek, Donostian ekainaren 16tik 18ra. Eusko Jaurlatitzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin elkarlanean antolatu dute biltzarra, eta 500 lagun inguruk parte hartzea espero dute. Venezuelako, Brasilgo, Nigeriako, Erresuma Batuko, Txekiar Errepublikako eta Alemaniako adituak Donostian izango dira, besteak beste.

2004ko ekainaren 7a
15:49
Entzun
Aurrerapen teknologikoak, lana egiteko modu berriak, globalizazioa eta laneko arriskuen prebentzioaren kulturak gizartean izan duen hedapena izan dira Biltzarra antolatzeko arrazoi nagusiak, Lanekok Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunderako zuzendari nagusi Ignacio Murgiak jakinarazi duenez.

Gai horiei buruzko esperientziak eta ezagutzak trukatzeko aukera "ezin hobea" izango dela esan du Murgiak. Gainera, epe motzean prebentziaren kulturaren inguruko ondorioak ikustea zaila dela uste badu ere, epe luzean ondorio onak ekarriko dituela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.