Lanera itzuli dira DIMP taldeko langileak, zuzendaritza «desagertuta» badago ere

2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Oiartzunen (Gipuzkoa) egoitza duen DIMP taldeko enpresako beharginak lanera itzuli dira, enpresak konkurtso legea aurkezteagatik hasitako mobilizazioak bertan behera utzita. Uztailaren 16an egoera «jasanezina» azaldu zien enpresak, etaborondatezko konkurtso prozesua eskatu zuen. Langileen batzordeak dio benetako errealitatea ezkutatu egiten ziela enpresak, eta «gezurrak» esaten zizkiela.Batzordeak zuzendaritzarekin egindako lehen bileran jakinarazi zien ezarria zietela prozesua bideratzeko administratzaile bat. Horregatik, uztailaren 19an mobilizazioak hasi zituzten. Astelehenean administratzailearekin bildu ziren lehenengoz, eta hark lanera itzultzeko eskatu zien.Hala egin dute, baina baldintza bat ezarri dute: enpresaren egoera ekonomikoaren berri jakitea. Bitartean, zuzendaritzak «desagertuta» jarraitzen duela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.