INEMen datuen arabera, abuztuan %1,79 igo da langabezia tasa Hego Euskal Herrian.Guztira, 87.526 langabetu daude uztailan baino 1.539 langabetu gehiago.
Araban jaso dira langabeziaren daturik kaskarrenak. Guztira, 527 langabetu gehiago daude (%6,22). Bizkaian ere, langabezi tasa igo da abuztuan, %2,68 hain zuzen ere. Bizkaian, 11.064 langabe gehiago daude, eta Gipuzkoan eta Nafarroan langabe kopurua jaitsi egin da. Gipuzkoan 22 langabe gutxiago daude, eta Nafarroan 75 gutxiago; hain justu; -%0,11 eta -%0,44 hurrenez hurren.
Mikel Novalek, ELAko kideak, langabeziako datuen berri jakin duenean, abuztuko datuok azken hilabeteetan bizi den lanpostuen motelaldiaren isla direla adierazi du. Era berean, euskal lan merkatuaren behin-behinekotasunaren tasa altuak azpimarratu ditu Mikel Novalek.
langabezia
Langabe kopurua igo egin da abuztuan Hego Euskal Herrian
Abuztuaz gero 1.539 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian. Denera, lanik gabe daudenak 87.526 dira. Lurralde bakoitza banan-banan aztertuta, abuztuan Araban igo da langabezi tasa gehien: % 6,22. Nafarroan eta Gipuzkoan, aldiz, jaitsi egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu