Egungo krisi egoeran zailtasunak dituzten gero eta jende gehiago dagoela-eta langabeei eta galerak dituzten autonomoei hipotekaren erdiaren ordainketa atzeratzeko aukera ematea erabaki du Espainiako Gobernuak.
Zehazki, langabeek eta negozioa itxi beharrean edo galera handiak izan eta famili kargak dituzten autonomek eskatu ahal izango dute ordainketa atzeratzea. Horrez gain, maileguak2008ko urtarrilaren 1a baino lehenago egon behar du izenpetuta, eta gehienez ere 170.000 eurokoa izan behar du. Atzeratutako ordainketak, berriz, 2011ko urtarrilaren 1ean hasi beharko dira egiten.
Langabeek eta galerak dituzten autonomoek hipotekaren erdiaren ordainketa atzeratu ahal izango dute
Espainiako Gobernuak hartu du neurria, eta Hego Euskal Herrian eragina izango du. 2 urtekoa izango da hipotekaren hileko kuoten atzerapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu