Langabezia

Langabetu kopurua jaitsi egin da Araban eta Nafarroan, eta, igo, aldiz, Bizkaian eta Gipuzkoan

Espainiako Lan Ministerioak eman dituen datuen arabera, joan den hilean langabetuen kopurua gutxitu egin zen Araban eta Nafarroan, eta, aldiz, Bizkaian eta Gipuzkoan handitu egin zen. Araba da Hego Euskal Herrian langabezi tasaren jaitsiera handiena izan duen lurradea (%2,95 langabetu gutxiago); Nafarroan, %1,65 gutxiago dira. Bizkaian, berriz, irailean baino %2,28 handiagoa zen langabezi tasa urrian, eta, Gipuzkoan, %1,28 handiagoa.

2003ko azaroaren 5a
13:10
Entzun
Zehazki, EAE Euskal Autonomi Erkidegoko hiru probintziak aintzat hartuta, urrian 932 lagun gehiago zeuden Araban, Bizkain eta Gipuzkoan INEM enplegu erakundean izena emanda. Nafarroako Foru Erkidegoan, berriz, 281 pertsona gutxiago ziren urrian enplegu gabe zeudenak.

Ondorioz, EAEn %1,29 igo da langabezi tasa irailarekin alderatuta, eta, guztira, 7,31koa da langabezi tasa.

Nafarroan, ostera,%1,65 jaitsi da irailetik tasa, eta %6,48an finkatu da.

Espainiako Estatuan, %8,8koa da batez besteko langabezi tasa, Hego Euskal Herrikoa baino handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.