Langabezi saria agortu eta beste diru iturri gabe geratzen direnentzako 425 euroko dirulaguntza beste sei hilabetez luzatuko du Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak. Hain zuzen ere, Zapaterok berak eman du erabakiaren berri Espainiako Senatuko talde sozialistarekin izan duen bileran. Datorren ostiraleko Ministroen Kontseiluan onartuko dutela iragarri du.
Diru sarrerarik gabe geratzen diren langabeentzako dirulaguntza orain arte 300.000 lagunek jaso dutela agertu du Espainiako gobernuburuak eta sei hilabeteko luzapenarekin beste 200.000k baliatu ahal izango dutela.
Ekonomia
Langabezi saria agortu dutenentzako laguntza beste sei hilabetez ere emango du Espainiako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu