ekoNOMIA

Langabezia %0,1 hazi zen apirilean euroaren eremuan

Lanik gabeko lagunen kopurua %10,1ean dago orain eurogunean (iaz %9,2an). Europako Batasunean, %9,7an (iaz %8,7an).

2010eko ekainaren 1a
11:40
Entzun
Euroaren eremuan langabeziak %0,1 egin zuen gora apirilean, eta %10,1ean dago orain, Eurostat Europako Batasuneko (EB) estatistika bulegoak gaur jakinarazi duenez. Espainiako Estatuko langabezia tasak (%19,7) eragin zuen, batik bat, igoera. Eurogunean Espainian dago, hain zuzen, beharrik gabeko lagunen kopururik handiena.

EBn lehengoan jarraitzen du tasak: %9,7an. Europako Batasunean Letoniak dauka langabeziarik handiena: %22,5ekoa.

Iazko apirilean eurogunean %9,2koa zen langabezia, EBn %8,7koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.