ekonoMIA

Langabezia %0,1 igo da Europako Batasunean, eta %10ean dago

2010eko martxoaren 31
12:54
Entzun
Otsailean Europako Batasunean (EB) eta euroaren eremuan langabeziak %0,1 gora egin zuela jakinarazi du gaur Eurostat EBko estatistika bulegoak. EBn orain %10ekoa da langabezia eta euroaren eremuan %9,6koa.

Europako Batasunean 2000ko urtarriletik ez da izan hainbesteko langabezi tasa. Euroaren esparruari dagokionez, 1998ko abuztutik.

EBn -27 herrialdek osatzen dute-, Alemania da ekonomia nagusia, eta han lanik gabeko lagunen kopurua otsailean %0,2 jaitsi da: %8,7tik %8,5era -3,5 milioi pertsona daude beharrik barik-. Azkenaurreko tokian Espainiako Estatua dago: %19ko langabezia dago; %0,1 igo zen otsailean -ia lau milioi eta erdi lagun daude lanik gabe-. Letoniak du tasarik handiena: %21,7koa.

Europako Batasunean 23 milioi pertsona daude lanik gabe, 2009ko otsailean baino 3,1 milioi gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.