Eurogunean, iazko azaroan aurreko hilabetetik langabeziak gora egin zuen, 0,1 puntu, eta %11,8an kokatu zen, Eurostatek gaur esan duenez. Hala, orain arteko tasarik handienean da berriz ere langabezia eurogunean. Hain zuzen, hauexek dira euroa duten Europako Batasuneko herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Espainiako Estatua, Estonia, Finlandia, Frantziako Errepublika, Grezia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Malta, Herbehereak eta Portugal.
Europako Batasun osoan, berriz, lehengoan jarraitu zuen langabeziak: %10,7an.
Euroa ez duten EBko beste herrialdeak, Bulgaria, Danimarka, Letonia, Lituania, Hungaria, Polonia, Txekia, Erresuma Batua, Errumania eta Suedia.
EBko 27 herrialdeetan langabeziarik handiena Espainiako Estatuan dago: %26,6koa —urritik 0,4 puntu egin zuen gora—.