ekonOMIA

Langabezia %10,1ean dago Europan

Europako Batasuneko 27 herrialdeen artetik Espainiako Estatuak du tasarik handiena: %20,5ekoa.

2010eko urriaren 1a
16:44
Entzun
Euroaren eremuan langabeziak abuztuan %10,1ean segitu zuela jakinarazi du gaur Eurostatek. Maiatzetik batez besteko horretan dago lanik gabeko lagunen kopurua. Iaz garai berean %9,7koa zen langabezia. Europako Batasuna (EB) osoan, berriz, %9,6an dago, azkeneko zazpi hilabeteetan bezala. Joan den urtean %9,2koa zen.

EBko 27 herrialdeen artetik Espainiako Estatuak dauka langabezia tasarik handiena: %20,5ekoa, uztailetik %0,2 igota. Iaz abuztuan %18,7ko tasa zeukan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.