Langabezia %8,2ra jaitsi arren, aldi baterakoak dira ia kontratu berri guztiak

Martxoan 110.564 langabe zenbatu ditu INEMek Hego Euskal Herrian

Erredakzioa
BILBO
2006ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herrian 2.758 langabe gutxiago zenbatu ditu INEMek: %8,4tik %8,2ra jaitsi zen langabezia tasa martxoan eta 110.564 herritar zeuden lan barik, denera. Sindikatuak, ordea, salatu dute aldi baterakoak direla egindako kontratu ia guztiak. Hamarretik bederatzi.

Prekarietatea da lan merkatuaren «orbanik beltzena», Euskadiko CCOOren aburuz. «Soilik Extremaduran eta Andaluzian da kezkagarriagoa behin-behinekotasun maila». Emakumeen egoera ere «gaitz endemikoa» dela dio. Langabe guztien %60 izaten jarraitzen dute.Langabezia tasa, gainera, «pitin bat» besterik ez da apaldu Bizkaian. INEMek 75 langabe gutxiago zenbatu ditu. Nafarroan, aldiz, 1.245 gutxiago. Eta Gipuzkoan eta Araban 861 eta 577 herritarrek aurkitu dute beharra, hurrenez hurren. UGT-Euskadik «positiboa»deritzo langabezia tasaren jaitsierari, baina gaitzetsi du behin-behinekotasunak «arau» izaten jarraitzen duela. «Datuak argi eta garbi erakusten dute ugazabek kalitate eskaseko enpleguaren aldeko apustuari tinko eusten diotela». Administrazioari leporatu dio lana egonkortzeko neurririk ez hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.