Langabezia behera doa AEBetan, baina ez EBn

2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
BRUSELA. AEBetako ekonomiak 200.000 enplegu berri sortu zituen abenduan, adituek uste baino 50.000 gehiago. Horri esker, langabezia tasa bi hamarren jaitsi da, %8,5eraino. Tasarik txikiena da azken hiru urteotan. Egoera okerragoa da Europan: abenduko daturik ez dago, baina azaroan ez zen hobekuntzarik: %10,3 da euroaren eremuan eta %9,8 EB osoan. Bata zein bestea Eurostatek inoiz bildutako daturik txarrenak dira. Ohikoa denez, Espainiak eman ditu zenbaki okerrenak: langabezia %22,9koa zen han azaroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.