Langabezia

Langabezia hamarren bat jaitsi da apirilean EBn, eta %8,7an geratu da

Eurogunean lehenean mantendu da; 10,2an. Azken hori 2011ko abuztutik izan den daturik onena da. EBrena 2009ko apiriletik izan den onena da.

2016ko maiatzaren 31
08:19
Entzun

Gorabehera handirik gabe joan da apirila Europan, langabeziari dagokionez. Hala ikusten da Eurostat agentziak emandako datuei erreparatuta. EBko 28 estatuetako batez bestekoa hamarren bat jaitsi da —%8,7an kokatu da—, eta eurogunean lehengoan mantendu da, %10,2an.

2011ko abuztutik izan den mailarik onena da eurogunekoa, eta 2009ko apiriletik izan den onena EBkoa. Iazko apirilean %9,6koa zen langabezia EBn, eta %11koa eurogunean.

Datu horien arabera, EBn 21.224 lagun zeuden lanbabezian apirilean, eta horietako 16.420 eurogunean. Iaz baino 106.000 lagun gutxiago EBn, eta 63.000 eurogunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.