Euskal Herriko langabezia-tasa %9,29koa da, hirugarren hiruhilekoko datuen arabera. Azken urteotan enplegua sortu arren krisialdiko urte gogorrenetan emandako biztanleria aktiboaren murrizketak eragin nabarmena izan du jaitsiera honetan.
Halaber, Euskal Herriko laneskuak eraldaketa garrantzitsua izan du azken hamarkadan. Baina zer esan nahi du horrek? Gaindegiaren datuak oinarri hartuta testuingurua azaltzen ahalegindu da BerriaTB.