LANGABEZIA

Langabezia jaitsi egin da ekainean Hegoaldean: 3.802 langabe gutxiago daude

167.207 langabe zeuden ekain amaieran Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Batez ere, zerbitzuen sektorean urritu da langabe kopurua.

Bi pertsona zain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 4a
07:10
Entzun

Ekainean behera egin zuen langabe kopuruak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Lau herrialdeetan murriztu zen langabezia; batez beste, Gipuzkoan batez ere. Sektoreka, langabe kopuruak gora egin du nekazaritzan, eta behera egin du industrian, eraikuntzan eta, bereziki, zerbitzuetan. Maiatzarekin alderatuta, sektore horretan 2.494 beharginetan murriztu da langabezia.

Generoka, emakume gehiago daude langabezian, lau herrialdeetan; guztira, 94.618 andre daude langabe, eta 72.589 gizon.

Datuak:

Araba: 21.400 langabe. Maiatzarekiko: -210 (%-0,97). Iazko ekainarekiko: -2.278 (%-9,62).

Bizkaia: 75.351 langabe. Maiatzarekiko: -1.430 (%-1,86). Iazko ekainarekiko: -6.321 (%-7,74).

Gipuzkoa: 34.518 langabe. Maiatzarekiko: -1.327 (%-3,70). Iazko ekainarekiko: -4.557 (%-11,66).

Nafarroa: 35.938 langabe. Maiatzarekiko: -835 (%-2,27). Iazko ekainarekiko: -3.720 (%-9,38).

Hego Euskal Herria: 167.207 langabe. Maiatzarekiko: -3.802. Iazko ekainarekiko: -16.876.

Gizarte Segurantzan, 1.204.977 afiliatu zeuden ekain amaieran Hego Euskal Herrian. Maiatzarekin alderatuta, 1.361 afiliatu gehiago zeuden ekain amaieran.

Jaurlaritzako Enplegu sailburu Beatriz Artolazabalek historikotzat jo du datua, eta azpimarratu "batez ere, gazteei" eragin diela langabeziaren apalaldiak. Hala ere, kezkatuta azaldu da langabeen ia erdiek 44 urte baino gehiago dituztelako. Artolazabalek beharrezko jo du "enplegu gehiago" sortzea, "baina haren kalitatea hobetuta". Izan ere, aurten sinatutako kontratuen %8 baino ez dira mugagabeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.