Langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian. Maiatzeko datuekin alderatuta ez ezik, langabe kopurua txikitu egin da duela urtebeteko datuekin alderatuta ere.
Bizkaian, iaz baino 5.914 langabe gutxiago dago; hau da, %7,9 murriztu da langabezia. Gipuzkoan, 3.157 gutxiago dira langabezian daudenak (%9,2ko jaitsiera), eta, Araban, 1,713 (-%8). Nafarroan, berriz, 32.054 pertsona daude langabezian; orain urtebete baino 3.884 pertsona gutxiago. Hau da, %10,8 murriztu da langabe kopurua azken urtean.
Guztira, 152.539 langabe daude Hego Euskal Herrian. Horietatik, 88.546 dira emakumezkoak eta 63.893 gizonezkoak.