ekonomia

Langabezia pixka bat igo egin da euroaren eremuan

%11,6koa da tasa, 0,1 puntu eginda gora. Europako Batasuna osoko langabezia %10,6koa da.

2012ko urriaren 31
11:22
Entzun

Europako Batasunean euroa erabiltzen duten herrialdeetan langabezia %11,6ra igo zen irailean, Eurostatek gaur esan duenez. Abuztutik 0,1 puntu egin zuen gora. Estatu haietan, beraz, berriro goia jo du langabeziak.

Europako Batasuna osorik hartuz gero, berriz, lehengoan segitzen du: %10,6an.

Langabezia tasarik handiena Espainiako Estatuan dago: %25,8koa.

Euroa duten herrialdeak Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Espainiako Estatua, Estonia, Finlandia, Frantziako Errepublika, Grezia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Malta, Herbehereak eta Portugal dira.

Euroa ez duten EBko beste herrialdeak: Bulgaria, Danimarka, Letonia, Lituania, Hungaria, Polonia, Txekia, Erresuma Batua, Errumania eta Suedia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.