ekoNOMIA

Langabezia pixka bat jaitsi egin da Erresuma Batuan

2010eko uztailaren 14a
11:52
Entzun
Erresuma Batuan martxoaren eta maiatzaren artean 34.000 lagun gutxiago zeuden lanik gabe, hango Estatistika Institutuak gaur esan duenez. Orain 2,47 milioi lagun daude langabezian, %7,8. Urtarriletik izandako kopururik txikiena.

Hala ere, urtebete baino gehiagoan beharrik aurkitu ez duten lagunen multzoa handitu egin da azkeneko hiru hilabateetan. Orain 787.000 pertsona daude egoera horretan, lehen baino 61.000 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.