Langabezia tasa Hego Euskal Herrian %6,97koa izan da abuztuan, iazko hilabete horretan baino %0,12 gehiago. INEMek kaleratu dituen datuen arabera, uztailean baino 1.539 gehiago daude langabezian: guztira, 87.526 lagun.
Lanik gabekoen kopuruak ez du, ordea, herrialde guztietan berdin egin. Nafarroan 16.922 langabe gehiago izan dira abuztuan, uztailean baino 75 gutxiago, eta langabezia tasa %6,58koa izan da. Gipuzkoan 22 langabe gutxiago zenbatu dira, eta langabezia tasa %6,08koa izan da. Bizkaiko eta Arabako langabeziak gora egin du, batez ere Araban: 572 langabe gehiago daude; langabezia tasa: %6,40.Adinaren arabera, langabeen %35,84 hogeita bost urtetik gorako gizonezkoak dira eta %53,66 emakumezkoak. Gazteen artean, ordea, 9.222 langabe erregistratu dira INEMen: 4.776 gizonezkoak dira, eta 4.476 emakumezkoak.
Mikel Noval ELAko Ikerketa Kabineteko arduradunak adierazi duenez, «lanaren bilakaera ez dator bat Hego Euskal Herriko ekonomiaren egoerarekin». Udan behin-behineko lanpostu tasa, , oso handia dela salatu du (%92,27). Euskadiko CCOOko lan arduradun Loli Garciaren arabera, EAEn aldi baterako kontratuak 470.874 izan dira abuztuan, uztailean baino %12,68 gehiago. Kontratu mugagabeak, berriz, Espainiako batez bestekoaren azpitik daudela esan du.
LANGABEZIA TASA. Hegoaldean, INEMen beste 1.539 langabek eman dute izena
Langabezia tasa %6,97ra heldu da abuztuan, eta iazkoaren pare dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu