Ekonomia

Langabeziak %1,2 egin du gora EAEn 2010eko azken hiruhilabeteetan, eta %10era iritsi da

Eustatek argitaratutako datuen arabera, Gipuzkoan igo da gehien, 6.900 langabe gehiago baitaude. Guztira, 2010ean 13.800 langabe gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

2011ko urtarrilaren 20a
16:38
Entzun
2010eko azken hiruhilabeteetan langabezia tasa %1,2 handitu da EAEn, eta %10 da orain. Eustatek jakinarazi duenez, 104.200 langabe zeuden iragan urteko azken hiruhilekoan, aurreko epean baino 11.700 gehiago. 942.100 lagunek dute gaur egun enplegua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2009an baino 9.100 gutxiagok.

Herrialdeka, Gipuzkoan izan da igoera nabarmenena, 6.900 pertsona gelditu baitira lanik gabe. Hala ere, langabezia tasa txikiena duen herrialdea da oraindik ere: %8,7. Araban, 1.400 langabe gehiago daude —guztira, %10,4—, eta Bizkaian, 3.500 —%10,6—.

Emakumeen artean, gehiago handitu da langabeen kopurua —6.100 emakume, eta 5.600 gizon—, baina gizonezkoen artean handiagoa da langabeen tasa: %10,5 da, eta emakumeena, berriz, %9,2.

Gazteen %28 daude langabezian; 16 eta 24 urte bitarteko 14.800 pertsona daude lanik gabe. Adinari erreparatuz, langabe gehien duen sektorea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.