Uztailetik abuztura igo egin da lanik gabe daudenen kopurua, Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera, baina aurreko urteko abuztuarekin alderatuz gero, langabezia apaldu egin da, eta ez hala moduz, 29.107 langabe gutxiago azaltzen baitira zerrendetan, hau da, %15,7 gutxiago. Dena den, udako hil betean gora egin du langabeziak uztailarekin alderatuta, %2,4 hain zuzen, eta 156.313 langabe azaltzen dira langabezia bulegoetan erregistraturik.
Lurraldeka hauek dira abuztuko langabeziaren datuak:
Araban, 20.702, +765, (%3,84); urte arteko tasan, -4.285 (-%17,15)
Bizkaian, 69.528, +1.525 (%2,24); urte arteko tasan, -12.113 (%-14,84)
Gipuzkoan, 32.030 +768 (%2,46); urte arteko tasan, -7.792 (%-19,57)
Nafarroan, 34.053, +620 (%1,79); urte arteko tasan, -4.917 (-%12,62)
Hego Euskal Herrian, 156.513, +3.678 (%2,4); urte arteko tasan, -29.107 (-%15,7)
Afiliazio datuak, berriz, txarrak izan dira. Lau lurraldeetan 10.916 afiliatu galdu ditu sistemak, eta 1.247.210 daude lanean kontratu batekin. Abuztuan egin diren 86.149 kontratuen artean gehien-gehienak (%93,75) aldi baterakoak izan dira; soilik %6,5 izan dira mugagabeak.