ekonoMIA

Langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian

Aurreko hiruhilekoan baino 1.100 langabe gutxiago zeuden irailaren bukaeran.

2010eko urriaren 29a
18:09
Entzun
Hego Euskal Herrian langabezia tasa txikitu egin da azken hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera. Hala, irailaren bukaeran aurreko hiruhilekoan baino 1.100 langabe gutxiago zeuden. EAEko langabezia tasa %9,98koa da, Nafarrokoa %12,45ekoa.

Gaur egun 142.800 langabe daude Hego Euskal Herrian.

Lana "egonkortzen"

Confebask patronalaren iritziz, langabeziaren beherakadak EAEko enplegua "egonkortzen" ari dela berresten du. "Oraindik lanaren indarberritzetik urrun gauden aurren, euskal lan merkatuko beherakadaren amaiera hurbil" dirudiela adierazi dute ohar baten bidez.

Datuak

Araba. Azken hiruhilekoan 14.700 langabe (aurreko hiruhilekotik -2.700, iazko hiruhilekotik -4.500).

Bizkaia. Azken hiruhilekoan 62.100 langabe (aurreko hiruhilekotik -4.600, iazko hiruhilekotik -7.400).

Gipuzkoa. Azken hiruhilekoan 27.500 langabe (aurreko hiruhilekotik +1.900, iazko hiruhilekotik -4.500).

Nafarroa. Azken hiruhilekoan 38.500 langabe (aurreko hiruhilekotik +4.400, iazko hiruhilekotik +6.500).

Hego Euskal Herria. Azken hiruhilekoan 142.800 langabe (aurreko hiruhilekotik -1.100, iazko hiruhilekotik -9.900).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.