langabezia

Langabeziak bere horretan dirau Hego Euskal Herrian

Nafarroan pixka bat gora egin du langabezia tasak: %1,83. Gainerako herrialdeetan zertxobait jaitsi egin da. Iraileko datuen aldean, 70 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian.

Iruñeko lanbide zerbitzuen bulego bat. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko azaroaren 3a
07:53
Entzun

Espainiako Lan Ministerioak gaur jakinarazi ditu langabeziaren inguruko hileroko datuak. Eta iraileko datuek ez dute izan aldaketa nabarmenik, nahiz eta Nafarroan %1,83 igo den langabezia. Iazko datuekin alderatuta, ordea, Nafarroan izan da beherakadarik handiena, %10,68 jaitsi baita langabezia.

Langabeziak bere horretan eutsi badio ere, Gizarte Segurantzako afiliazio datuak onak dira. Irailetik urrira bitartean 10.900 afiliatu gehiago daude izena emanda, iazko urrian baino 24.747 lagun gehiago. Urria hilabete ona izaten da Gizarte Segurantzako afiliazioarentzat; krisia hasi zenetik urtero 5.000 lagun inguru gehitu dira zerrendara. Baina iazko urrian bikoiztu egin zen kopurua, eta aurten ere gorako joera hori mantendu da. 

Badira, hala ere, kezkatzeko datuak ere. Langabeen %59,5ek ez dute inolako diru sarrerarik, iazko urrian baino lau puntu gehiago. Bestetik, urrian 117.281 lan kontratu sinatu dira, iaz baino 6.106 gehiago, baina kontratuen %6,4 baino ez dira izan mugagabeak; gainontzeko %93,6 aldi baterako kontratuak dira.

Langabezia datuak

Araba: urri bukaeran, 25.186 langabe. Irailetik, -20 (-%0,08); iazko urritik, -2.393 (-%8,68).

Bizkaia: urri bukaeran, 86.935 langabe. Irailetik, -509 (%0,58); iazko urritik, -8.881 (-%9,27).

Gipuzkoa: urri bukaeran, 42.478 langabe. Irailetik, -294 (-%0,69); iazko urritik, -4.949 (-%10,43).

Nafarroa: urri bukaeran, 41.996 langabe. Irailetik, 753 (%1,83); iazko urritik, -5.023 (-%10,68).

Hego Euskal Herria: urri bukaeran, 196.595 langabe. Irailetik, 70 langabe gutxiago; iazko urritik, -13.830 langabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.