Langabeziak gora jarraitzen du Europako Batasunean, eta oraingoz ez du goia jo. Maiatzera arteko datuak jakinarazi zituen atzo Eurostat estatistika erakundeak. Horren arabera, 24,8 milioi lagun daude langabezian batasuneko 27 herrialdeetan, populazio aktiboaren %10,3. Eurogunean egoera okerragoa da: 17,5 milioi langabe daude, aktiboen %11,1. Daturik txarrenak dira Eurostatek zenbaketa hasi zuenetik.
Tasarik handiena Espainiak du, krisia hasi zenetik gertatu den gisara. Langabezia tasa %24,6 da Espainian. Euroguneko hiru langabetik bat Espainian dago. Grezian eta Zipren ere gora egin du langabe kopuruak. Jaitsiera handienak, aldiz, Baltikoko herrialdeek dituzte.
Langabeziak goia jo gabe segitzen du Europako Batasunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu