Langabeziak gora egin du, eta jada 22,7 milioi lagun daude lanik gabe EBn
Ekonomiaren hazkundearen moteltzeak eta herrialde askotan indarrean dauden austeritate neurriek langabeen kopurua handitu dute. Eurostatek atzo zabaldutako datuen arabera, 22,7 milioi lagun daude lanik gabe Europako Batasunean, ekainean baino 18.000 gehiago, eta biztanleria aktiboaren %9,5. Langabeziaren hazkundea euroguneko 17 herrialdeei zor zaie, han 61.000 langabe gehiago zenbatu dituztelako. Euroguneko langabezia tasa %10ean jarraitzen du —oso egonkor urtea hasi zenetik—, baina herrialdez herrialde aldeak oso handiak dira: Espainian %21,2ra iritsi da tasa, Grezian %15era eta Irlandan %14,5era. Frantzian %9,9an dago, eta Alemanian %6,1ean. Espainiak du gazteen langabezia tasarik handiena: 25 urtetik beherakoen %46,2 daude lanik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu