Hego Euskal Herrian behera egin zuen langabeziak maiatzean. Espainiako Lan Ministerioak eman dituen datuen arabera, apirilean 2.344 langabe gutxiago zeuden hilabetea amaitu zenean. Datuak, hala ere, kezkagarriak dira, izan ere guztira 210.457 langabe daude, iazko maiatzean baino 19.338 gehiago.
Jaitsiera nabarmenagoa izan da Nafarroan, non %2,66 jaitsi den langabezia. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %1era ere ez da iristen jaitsiera hori. Gainera, jaitsiera sektore guztietan izan da Nafarroan. Bizkaian ere nabarmenagoa izan da jaitsiera zerbitzuen sektorean.
Edozein kasuetan, iazko datuekin alderatuta Nafarroako langabezia datuak dira txarrenak, langabezia %15,85 hazi baita urtebetean.
DATUAK:
Araba.
Maiatza bukaeran 24.958 langabe.
Apiriletik -116 (-%0,46), iazko maiatzetik +2.777 (+%12,52).
Bizkaia.
Maiatza bukaeran 90.613 langabe.
Apiriletik -823 (-%0,90), iazko maiatzetik +7.284 (+%8,74).
Gipuzkoa.
Maiatza bukaeran 45.337 langabe.
Apiriletik -49 (-0,11), iazko maiatzetik +2.500 (+%5,84).
Nafarroa.
Maiatza bukaeran 49.549 langabe.
Apiriletik -1.354 (2,66), iazko maiatzetik +6.777 (+%15,84).
Hego Euskal Herria.
Maiatza bukaeran 210.457 langabe.
Apiriletik -2.344, iazko maiatzetik +19.338.