Ekonomia

Langabeziaren aurka ehunka pertsona Sestao eta Barakaldo arteko martxan

Gastu militarra langabeziari aurre egiteko politiketara bideratzeko eskatu dute langabeen asanblada, sindikatu eta eragile sozialek. [Youtube]http://youtu.be/CtU6hwct8So[/Youtube]

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko ekainaren 15a
14:57
Entzun

Euskal Herrian langabezi tasa altuenetarikoak dituen eskualdea da Ezkerraldea: %22. 23.000 pertsona beharrik gabe dago, eta egoera horri aurre egiteko erakundeek ezer ez egitea leporatu die gaur goizean langabeen asanblada, sindikatu eta eragile sozial ezberdinek. Ehunka pertsona mobilizatu dira Sestao eta Barakaldo arteko martxan hemeretzigarren urtez jarraian. “Berdin jarraitzen dugu, eta egoera aldatzeko exijitzen diegu agintariei”, Lore Martin Ezkerraldeako eragile sozialen bozeramaileak.

Hain zuzen ere, gastu militarrera 16.500 milioi euro bideratu zirela salatu dute eragile guztiek. Kopuru horretatik 1.303 milioi euro kupoaren joaten dira gastu horietara. Horregatik, diru hori “gehien behar dutenen artean” banatzeko aldarrikatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.