Langabeziaren egoera salatu dute euskal sindikatuek

2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Langabeziaren hazkundearen irakurketa larria egin dute euskal sindikatuek. ELAren ustez, prekarietatea eta babesgabetasuna handitzen ari dira. Langabezian dauden pertsonen %38,2k ez duela inolako ordainik eskuratzen ohartarazi zuen sindikatuak, aurreko urteko hilabete berean baino %7,2 gehiago. LABek, berriz, lan erreformaren eta pentsioen erreformaren ondorioak kritikatu zituen. ¬ęGazteek lanpostu bat lortzea gehiago zaildu duen traba da erretiro adina atzeratzea¬Ľ. Bestalde, politika aktiboetan diru gehiago gastatzea eskatu zion UGTk Jaurlaritzari. Patronalaren ikuspuntua beste bat da. Confebasken aburuz, erreforma gehiago behar dira ekonomia suspertu eta enplegua sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.