EAEko Amiantoaren Biktimen Elkarteak (Asviamie) pasa den igandean "amiantoaren ondorioz hil zen" langile baten heriotza salatu du. Barakaldoko (Bizkaia) J.M.L.M. 66 urteko gizona da hildakoa.
1972 eta 1973. urteen artean Babcock & Wilcox enpresan azpikontratatuta zegoenean "amiantoaren ondorioz gaixotu eta hil zen biktima", Asviamiek salatu duenez.
Galdarak eta hoditeriak soldatzen lan egin zuen 66 urteko gizonak. Lan horretan, "amiantoa kentzen zuen eta soldatze lanetako txinpartetatik babesteko ere amiantozko babesa erabiltzen zuen", Asviamieren jakinarazi duenez.
"Burdingintzako enpresetan amiantoa erabiltzen dela ezaguna da. Gainera, Babcock & Wilcox enpresa amiantoaren erabileragatik eta hori minbizia eragiten duen substantzia izateagatik zigortua izan da", nabarmendu du Amiantoaren Biktimen Elkarteak.
Asviamieren ustez, etorkizunean amiantoaren ondorioz gaixotuko diren langileen kopuruak gora egingo duela adierazi du, "euskal industrian substantzia hori asko erabiltzen delako".
ekonomia
Langile bat amiantoaren ondorioz hil dela salatu du Amiantoaren Biktimen Elkarteak
Barakaldoko 66 urteko biktimak 1972-1973. urteen artean soldatze lanetan amiantoarekin lan egin zuen Babcock & Wilcox enpresan azpikontratatuta. Enpresa hori "amiantoaren erabileragatik eta hori minbizia eragiten duen substantzia izateagatik zigortua izan da", Asviamieren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu