Langile bat hil da gaur 12:00etan Abadiñon (Bizkaia), makina batek azpian harrapatuta. Hildakoak 36 urte zituen, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Langilea Murueta kaleko Sekor enpresan beharrean zegoen istripuaren unean, eta larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako hilik zegoen. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egitera.
Osalan ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da.
Lan istripua
Langile bat hil da Abadiñon, makina batek harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu