lan istripua

Langile bat hil da Abadiñon, makina batek harrapatuta

Beste behargin bat larri zauritu da. Estampaciones Bizkaian izan da lan istripua. Langile batzordeak 24 orduko lanuztea deitu du.

2011ko urriaren 4a
17:44
Entzun

Langile bat hil da gaur Abadiñon eta beste bat larri zauritu, txatarraren makina paketatzaile batek harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Estampaciones Bizkaia, Lebario industriaguneko lantokian izan da ezbeharra, 11:30ak aldera. Gizonezkoa da hildakoa: Juan Manuel Garcia Chicharro, 49 urtekoa. Azpikontratatutako Metso enpresakoa zen.

Zauritutako langileak lesio larriak dauzka bi hanketan, eta Gurutzeta Barakaldoko erietxera eraman dute, helikopteroan. Estampaciones Bizkaia langilea da, gizonezkoa, 45 urtekoa. 

Langile batzordeak 24 orduko lanuztea deitu du, eta bihar 12:00etan enpresaren aurrean bilkura egingo dute. 11:30ean, batzarra.

LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 44. behargina da gaurkoa. Iaz horrela 82 langile zendu zirela dio LABek, duela bi urte 85, 2008an 112, 2007an 125.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.