Lan istripua

Langile bat hil da Agoitzen makina batek harrapatuta

Nafarroako Agoitz herrian 55 urteko Juan A.E. izeneko gizonezko bat hil da, 'Kanuf Indarlan S.L.' enpresan lanean ari zela makina batek harrapatu duenean. Gizonezkoa Elizondon (Nafarroa) jaiotakoa da. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hildako langilea zinta karrotzaile batean ari zen lanean, eta zamatutako gurdi batek jo dio buruan. Bertan hil da langilea.

2004ko otsailaren 12a
11:38
Entzun
Gaur goizeko 6:50ean gertatu da ezbeharra, 55 urteko Juan A.E. Elizondon jaiotako langile bat hil da makina batek harrapatuta. Agoitzeko industrialdean dagoen Knauf indarlan lantegian. Lantegian izan da Agoitzko epailea gertatutakoaren berri jasotzen eta Foruzaintzak hartu du bere gain egin beharreko dilijentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.