Langile bat hil eta beste bat zauritu egin ziren atzo Amezketan (Gipuzkoa) kamioiarekin istripua izan ostean. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 19:10 inguruan izan zen ezbeharra.
Kamioia basoko bide batetik behera zihoan egurrez eta enbor zatiz kargatuta. Argitu ez dituzten arrazoiengatik, ibilgailuaren kontrola galdu zuen gidariak bihurguneetako batean. Hala, bidetik atera, irauli eta pendiz batetik behera erori zen kamioia. Istripuaren eraginez, bietako bat hil egin zen. Bestea, berriz, zaurituta eraman zuten ospitalera. Ertzaintzaren arabera, litekeena da hanketan hausturaren bat izatea zauriturako langileak. Ertzainak ez ezik, suhiltzaileak ere berehala bertaratu ziren ezbeharra gertatutako tokira. Haiek atera behar izan zuten gorpua kamioitik, harrapatuta geratu zelako. Garabi bat ere behar izan zuren kamioia ateratzeko.
Urtea hasi zenetik gutxienez 49langile hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela.
Langile bat hil da Amezketan, kamioia pendiz batetik erorita
Harekin batera zihoan beste behargina ospitalera eraman behar izan dute zauriak zituelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu