LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Amurrion, Tubacexen izandako istripu batean

Leherketa bat izan da Maxam arma lantegian, Galdakaon, eta langile bat larri zaurituta eraman dute ospitalera.

2013ko urtarrilaren 9a
12:03
Entzun

Langile bat hil zen atzo arratsaldean Amurrion (Araba), Tubacex enpresaren plantan izandako istripu batean. 15:40 inguruan gertatu zen ezbeharra, eta langilea Gurutzetako ospitalera eraman zuten berehala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez. Ordu batzuk geroago hil zen, iluntzean, ebakuntza egiten ari zitzaizkion bitartean. 41 urte zituen, Derioko Montajes Metalicos Jauregi enpresako (Bizkaia) langilea zen, eta instalazio bat jartzen ari zen Arabako konpainiaren planta barruan. Hodi batzuk soldatzen ari zela izan zuen istripua, baina ez dute eman ezbeharraren gaineko zehaztapen gehiago.

Zoritxarrez, ez zen atzoko istripu larri bakarra izan. Maxam arma lantegian (Galdakao, Bizkaia) leherketa bat gertatu zen arratsaldean, eta langile bat larri zaurituta eraman zuten Gurutzetara. Ertzaintzak ikerketa hasi du eztanda zerk eragin zuen jakiteko. Lehergailuak, ehizarako kartutxoak eta beste arma batzuk egiten ditu Maxamek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.