Eraikuntzako langile bat hil zen atzo Aramendian (Nafarroa), lau metro inguruko altueratik erorita. F. R. P. gizonezkoa da hildakoa, 52 urte zituen eta jatorriz bulgariarra zen.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, 15:30 inguruan gertatu zen ezbeharra. Igeltseritza lanak egiten ari zela, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, jausi egin zen langilea, eta istripuaren ondorioz burezurra hautsi zuen.
Anbulantzia bat bertaratu eta Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman zuten, baina zituen zaurien ondorioz, bi ordu beranduago hil egin zen.Heriotzaren zergatia jakiteko, autopsia egingo diote.
Beste lan istripu bat ere izan da aste honetan, hura ere eraikuntzan. Durangoko Askatasuna etorbideko etxe batzuetan lanean ari zela, lau metroko altueratik erori zen behargin bat herenegun. Zaurituta, ospitalera eraman behar izan zuten arta zezaten.
Langile bat hil da Aramendian, lau metrotik erorita
Istripuaren ondorioz, burezurra hautsi du 52 urteko igeltseroak, eta ospitalean hil da bi ordu geroago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu