Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian lan istripuan: 31 urteko gizonezko bat, Arizkunen (Nafarroa), bederatzi metroko altueratik erorita uralitako teilatu bat konpontzen ari zela. Ordoki industriagunean ari zen beharrean. 13:55ean izan da ezbeharra, Iruñeko ospitale batera eraman dute helikopteroz eta 17:15ean hil da.
Hildakoa Elizondon (Nafarroa) bizi zen eta sortzez Ekuadorkoa zen.
LAB sindikatuak emandako datuen arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuetan hil den 73. langilea da gaurkoa. Aste honetako laugarrena da. Iaz 129 zendu ziren.
Lan istripua
Langile bat hil da Arizkunen, bederatzi metroko altueratik erorita
31 gizonezkoa da hildakoa eta Elizondon bizi zen. Teilatua konpontzen ari zela izan du istripua. Aste honetan beste behargin bat hil da Berantevillan, lan istripuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu