Lan istripua

Langile bat hil da Arrigorriagan, lan istripuan

Kiroldegiko teilatutik erori da gaur goizean. 44 urte zeuzkan eta gizonezkoa da. Urteko 80. hildakoa da, LABen arabera.

2007ko irailaren 3a
18:09
Entzun
44 urteko langile bat (Jesus G.) hil da gaur Arrigorriagan (Bizkaia), lan istripuan, kiroldegiko teilatutik erorita, hamar metroko altueratik. 9:15ean izan da ezbeharra. Ikara enpresan egiten zuen lan, Osalanek jakinarazi duenez, eta, arnesa jarria zeukan arren, segurtasuneko neurri bikoitzera lotu gabe zegoen.

LAB sindikatuaren arabera, lan istripuetan aurten Euskal Herrian zendu den 80. behargina da gaurkoa. Hilaren 31n hil zen aurrekoa, Mundakan (Bizkaia). Sindikatuek gaur elkarretaratzea egin dute Bermeon (Bizkaia), heriotza hori salatzeko. Iaz 129 langile hil ziren istripuetan, LABek dioenez.

Basaurin (Bizkaia), berriz, behargin bat larri zauritu da gaur. Kamioi gidaria da eta ibilgailua irauli ostean hartu du min. 8:30ean izan da ezbeharra, BI-625 errepidean. Ospitalera eraman dute gidaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.