lan istripua

Langile bat hil da Atarrabian, lan istripuan

11:49an izan da ezbeharra, Newark San Andres papergintza enpresan. Eñaut Labaien 33 urteko hondarribitarra da hildakoa, arraunlari ohia.

2010eko otsailaren 10a
17:09
Entzun
Langile bat hil da gaur goizean Atarrabian (Nafarroa), Newark San Andres papergintza enpresan izandako istripuan. San Andres karrikan dago lantokia. Eñaut Labaien Zapirain (Hondarribia, Gipuzkoa; 33 urte) da hildakoa, arraunlari ohia. Bi ume zituen.

Nafarroako Gobernuak esan duenez, 11:49an izan da ezbeharra. Istripua ikertzen ari direla dio, baina ustez langile hura mantenu edo garbitze lanetan zebilela, eta azpikontratatutako enpresako kidea zela, ezNewark San Andresekoa.

Labaien hamahiru urte zituenetik egon zen Hondarribia Arraun Elkartean -azken hamar urteetan Ama Guadalupekoa ontzian-, eta 2007an, erretiratu zenean, urrezko harribitxia eman zion klubak.

LAB sindikatuaren arabera, gaurkoarekin aurten bederatzi euskal langile zendu dira lan istripuetan. Iaz hala 80 behargin hil zirela dio LABek, duela bi urte 125.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.