Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian lan istripuan: Azkoitian (Gipuzkoa), Oiñartxo industriagunean. Tiago Daniel Dosanjos Sampayo da hildakoa, eta Amenabar enpresak azpikontratatutako lantoki bateko kidea zen. Eibarren (Gipuzkoa) bizi zen, familiarekin. 21 urte zituen. Pala batek buruan jota hil da.
Azkoitiko Udalak istripua salatzeaz gain, ikertzeko eskatu du. Herriko enpresa denei dei egin die laneko segurtasuna bermatzeko neurriak hartzeko.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 39. behargina da gaurkoa. Iaz 125 zendu direla dio LABek.
Lan istripua
Langile bat hil da Azkoitian, palak buruan jota
Tiago Daniel Dosanjos Sampayo da hil den behargina, 21 urtekoa. Eibarren bizi zen. Amenabar enpresak azpikontratatuta zebilen lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu