Lan ezbehar handia gertatu da gaur Bakedanon (Nafarroa): etxe baten teilatuan lanean ari zen behargin bat goitik behera amildu da, eta hil egin da kolpearen ondorioz. Lizarrakoa (Nafarroa) da hildakoa, 45 urteko gizonezkoa -E.S.S.-. 14:05ean gertatu da lan istripua.
Nafarroako Gobernuak agertu dutenez, abisua jaso eta segituan mediku bat, erizain bat eta anbulantzia medikalizatua bidali dituzte istripua izan duen laguna artatzera, baina iritsi direnerako hilda zegoen.
Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 89. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
Lan istripua
Langile bat hil da Bakedanon, teilatutik amilduta
Lizarrakoa da hildakoa, 45 urteko gizonezkoa. 14:05ean gertatu da ezbeharra. Nafarroako Foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu