52 urteko langile bat hil da Bedian (Bizkaia), pinu bat gainera erorita basoan lanean ari zela, Zekutze mendian. Gizonezkoa da hildakoa (Matias H.M.), eta Maderas Kepa Atutxa, S.A. lantokian egiten zuen behar.
Osalanek jakinarazi duenez, istripua lehengo astelehen eguerdian izan zen. Pinua moztua zuen langileak, baina lotu gabe zeukan, eta, zuhaitza erori zenean, langilea harrapatu egin zuen. Lankideek Igorreko (Bizkaia) Gurutze Gorrira eman zuten, eta han berretsi zuten hilda zegoela.
LAB sindikatuak egindako kontaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hil den 61. langilea da. Iaz 129 zendu zirela dio.
Lan istripua
Langile bat hil da Bedian, pinua gainera erorita
Hildakoa gizonezkoa da eta 52 urte zituen. LABen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuan hil den 61. behargina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu