lan istripua

Langile bat hil da Berrizen, tornuan harrapatuta geratuta

30 urteko gizonezkoa da hildakoa. Buruan kolpea hartu du. Mecanizaciones Mizar enpresan izan da ezbeharra.

2009ko irailaren 30a
14:38
Entzun
30 urteko gizonezko langile bat hil da Berrizen (Bizkaia), tornuan harrapatuta geratu eta buruan kolpea hartu ondoren, Osalanek gaur jakinarazi duenez.

Atzo gertatu zen lan istripua, Mecanizaciones Mizar S.A.L. enpresan, arratsaldeko lau eta erdiak aldera. Langileak bi urte zeramatzan beharrean han. Ibilgailuen motorretarako piezak egiten ditu enpresak.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 64. behargina da. Iaz hala 125 langile zendu zirela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.