Lan istripua

Langile bat hil da Bilbon, Supersur saihesbideko lanetan

Harri handi bat jausi zaio gainera beharginari. 13:30ean izan da lan istripua.

2008ko abenduaren 1a
15:54
Entzun
Gizonezko langile bat hil da gaur Bilbon, Supersur saihesbidea egiteko lanetan harri handi bat gainera erorita, Eusko Jaurlaritza Lan Sailak adierazi duenez.

13:30ean gertatu da lan istripua, Peñascal tunelen parean. Kolpea hartu eta berehala zendu da behargina.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 97. langilea da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.