Lan istripua

Langile bat hil da Donostiako portuan, ustez garabiak jota

Arratsaldean izan da istripua, arraina deskargatzen ari zela.

2007ko ekainaren 29a
18:45
Entzun
Langile bat hil da gaur arratsaldean hil Donostian, portuan arraina deskargatzen ari zela ustez garabiaren besoak jo ondoren. Ertzaintza istripua ikertzen ari da.

Arratsaldeko bostak aldera izan da ezbeharra. Su-hiltzaileak iritsi direnerako hilik zen langilea. Gizonezkoa da, eta gaztea dela diote. Ez dute haren beste xehetasunik eman.

LAB sindikatuaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hil den 62. langilea da gaurkoa. Aste honetan hil da aurrekoa, Bedian, basoan beharrean ari zela pinu batek behean harrapatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.