Lan istripuak

Langile bat hil da Donostian, istripuan

52 urteko gizonezkoa da hildakoa. Zulo batean zela lurjauzia izan da eta harri batek bi hankak moztu dizkio, Lugaritzen. Bihotzekoa izan du ondoren. Zuloko hormek ez zeukaten ohol euslerik.

2007ko azaroaren 15a
17:36
Entzun
Beste langile bat -Jose U.I., 52 urte- hil da gaur Euskal Herrian istripuan: Donostian. Lugaritzen izan da istripua, 11:00ak aldera. Etxe batzuk ari dira egiten han -UTE Lugaritzi daude emanda lanak-, Pinu bidean, eta langile batzuk zulo batean zebiltzan beharrean. Zuloko hormek, Osalanek gero aitortu duenez, ez zeukaten ohol euslerik. Bertan hodi bat sartzera zihoazela, langileei irteteko eskatu diete, baina Jose U.I. barrura sartu da berriro, lanabes bat hartzera. Orduan lurjauzi bat izan da eta harri batek bi hankak moztu dizkio hari. Bihotzekoa izan du ondoren, eta hil egin da.

Atzo Elorrion (Bizkaia) beste behargin bat hil zen lan istripuan. Seychelles irletan, berriz, Bermeoko (Bizkaia) arrantzale bat zendu zen.

LAB sindikatuak emandako datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuan hildako 106.a da gaurkoa. Iaz 129 hil ziren hala, LABek dioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.