Eraikuntza arloko langile bat hil da gaur goizean Durangon (Bizkaia), lanean ari zela 1.500 kiloko beira pieza bat gainera erori ondoren. 11:10ean izan da lan istripua, Astola kalean.
Osalanen arabera, baliteke haize bortitzak eragitea ezbeharra.
Espainian bizi zen langile hura, Errioxan, eta horko enpresa batentzat egiten zuen behar. 19 urte zituen -H.S.G.-
CCCOk biharko elkarretaratzea deitu du, heriotza salatzeko.
LABek dioenez, aurten Euskal Herrian lan istripuen ondorioz hil den 16. behargina da gaurkoa.
Lan istripua
Langile bat hil da Durangon, 1.500 kiloko beira pieza gainera erorita
Eraikuntza arloko behargina da hildakoa (19 urte). Goizean izan da ezbeharra. Aurten Euskal Herrian lan istripuen ondorioz zendu den 16. laguna da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu